XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nabariena GKEen egitasmoa ordaintzeko Gasteizko udalak jartzen duen urteko aurrekontuaren %1a.

Udalen portaera hau nabarmen geratzen da helburu berdinerako Donostiakoak ematen dituen %0,33 edo Bilbokoak ematen dituen kopuru zehaztugabeak

Solidaritatea kartara

Konparatutako hemeretzi erakunde altruistak lan humanitario eta solidaritatezkoetan ari diren GKEen kopuru eta desberdintasunaren ezaugarri bat besterik ez dira.

Ikerketa horretan agertzen dira ingurugiroa defendatzen dutenak, Greenpeace eta Adena; beste batzuek haurtzaroan finkatzen dute beren lana: Unicef; Ayuda Acción Aldeas Infantiles; badira osasun girokoak, esateko, Prosalus, Medicus Mundi, Muga Gabeko Medikuak eta Muga Gabeko Farmazeutikoak; erlijio girokoak: Caritas, Serso eta Esku Elkartuak; eta beste batzuk: Gurutze Gorria, Intermon, SOS racismo, Bakea eta Hirugarren Mundua, Amnesty International eta Mugarik Gabe.

Nieves Zabala, Euskadiko GKEen Koordinatzaileko lehendakariak dioenez, giro honetako erakundeak ugaltzeak izan lezake bere alde ezkorra ere, ugaritasunak aberastu egiten du, baina ahalegin asko galdu egiten baitira.

Muga Gabeko Medikuak-ek dio EAEko eta Nafarroako bazkidea dela, nazio mailan, dirurik gehien eman eta kultur mailarik landuena duena, bazkide eredua irakaskuntza mundukoa baita.

Consuelo Crespok, bere aldetik bera da Unicefen arduraduna Bilbon azpimarratzen du gure inguruan larrialdietako kanpainek izan ohi duten erantzuna.

Gurutze Gorria eta Caritas handienak

Gurutze Gorria bere 29915 bazkide laguntzaileekin da EAEko eta Nafarroako erakunderik handiena; Caritas dator ondoren 14638 bazkiderekin; Unicef hirugarren 12554 bazkiderekin; GKE apalen arteko Mugarik Gabek 910 bazkide ditu eta Mugarik Gabeko Farmazeutikoek 150.

Bazkidego kopuruetan agertzen den aldearen zioa, apika, lehen hirurak mendearen erdialdetik lanean aritu izan; Gurutze Gorria joan zen mendearen azkenetan eratu zen.

Muga Gabeko Farmazeutikoak 1991an gauzatu zen gure artean, Mugarik Gabe 1987an.

Gurutze Gorriak eta Caritasek gure mugen barruan finkatzen dute beren lana, egitarau mota ugarirekin.

Kasu berezia da SOS racismo, gure mugen barruan, arrazismoaren aurrean sentsibilizatzea eta kanpotar baztertuen alde aritzea baita bere lana.

Finantzaketa iturriak: oso ugariak

GKEen diru biderik ziur eta ugariena, bazkideen aldizko kuota da.

Gehien batean, ez da jartzen gutxiengo kuotarik, bazkidea bera da zenbatero eta bakoitzean zenbat eman erabakitzen duena.

Galdetu zaien zenbait GKEk finkatua dute urteko gutxiengo kuota, inola ere ez zortzi mila pezetatik gorakoa.

Beste GKE batzuek kuota desberdinak eratzen dituzte haur eta helduentzat; adibidez, Adenak: haurrentzat urteko 2500 pezetako kuota du eta helduentzat 4000koa; edo Amnesty Internationalek bereizketa egiten du lana dutenen eta langabeen artean, landunek urteko 6700 pezetako kuota duten bitartean, langabeek 3300 pezetakoa.

Baina ez dira bazkideen dirutik soilik bizi GKEak: emariak, legatuak, oinordetzak, materialen salmentak, argitarapenak, zozketak... eta Administrazioaren laguntzak dira beren beste sarrera iturri batzuk.

1994an, Caritasek EAEn eta Nafarroan 2227 milioi pezeta bildu zituen, Gurutze Gorriak 1092 milioi eta Unicefek 152 milioi inguru.

GKEen xedea da diru hori bideratu eta jarraipena izango duten egitasmoetan botatzea; laguntza eta solidaritatea, ez karitatea da horien arteko gehiengoak onar dezakeen lema.

Lurralde ez garatuetan lanean ari diren GKEen dirua, gehienbatean, jende autoktonoen hezkuntzarako erabiltzen dute.

Gastuak, zenbat eta gutxiago hobe

GKEek dituzten gestio gastuak urriak dira, erakunde horietan lan egiten duten gehienak dohain aritzen baitira.